Amurriotrueke

Bigarren eskuko merkatua. Merkatu birtuala erabiltzeko argibideak



Merkatu birtuala erabiltzeko argibideak



1.- Zerbitzu honen ezaugarriak eta helburua:

  • Doako zerbitzua.
  • Partikularrentzat.
  • Nahi adina iragarki sar daitezke
  • Iragarki bat sartzeko, alta egin behar da erabiltzaile erregistratu gisa eta dagokion fitxa bete behar da.
  • Iragarleak berak kendu behar du iragarkia artikulua saldu ostean edo egoki deritzonean.
  • Iragarkietako testua euskaraz edo gaztelaniaz idatzi ahal izango da.
  • Beranduenera ere astebetera argitaratuko da iragarkia sarean. Iragarkia kendu nahi denean, une horretan bertan kenduko da iragarleak berak. Iragarkia argitaratu aurretik Udalaren teknikariek aztertuko dute. Udalak iragarkia zuzendu, ez argitaratu edo ken dezake horrela nahi badu.
  • Zerbitzu honen bitartez, interesa duten erabiltzaileak errazago jar daitezke harremanetan beraien artean. Amurrioko Udalak ez du bere gain hartzen argitaratzen diren edukien ardura, ez eta erabiltzaileek gerora egiten dituzten jardueren ardura ere.
  • Amurrioko Udalak martxan jarritako ekimen honen hleburu nagusia mota guztietako erabilitako objektuen berrerabilera bultzatzea da.

2.- Nola erregistratzen naiz zerbitzuan edo nola sartzen naiz erabiltzaile erregistratu gisa?

  • "erregistratu" estekaren gainean klik egin, goian ezkerrean dagoen menuan. Hainbat datu eskatuko dizkizu, batzuk derrigorrez bete beharrekoak eta beste batzuk aukerakoak. Guk zure datuak jaso ondoren, aukeratu duzun erabiltzaile izena eta programak automatikoki esleitzen dizun pasahitz bat bidaltzen ditugu zure mail postontzira, edo zure telefono mugikorrera.
  • Ez ahaztu pribatutasun-politikari buruzko "lege-oharra" irakurtzea, zure datuak nola gorde eta kudeatuko dituzten jakiteko.

3.- Nola sartzen dut iragarki bat?

Erabiltzaile erregistratuek soilik sar dezakete iragarkia, eta iragarki hori argitaratu zuen erabiltzaileak bakarrik kendu ahal izango du

 

Hasteko, erregistratutako erabiltzaile gisa identifikatu beharko duzu webean. Klik egin "erregistratutako erabiltzaile gisa sartu" aukeraren gainean, eta erabiltzaile-izena eta erabiltzaile-gakoa sar itzazu

 

Ondoren, "iragarkia sartu" estekaren gainena klik egin. Goian dago, ezkerreko menuan.

 

Erabiltzaile erregistratu gisa sartu bazara, identifikatzeko formularioa ikusiko duzu. Hori egin ostean, formulario bat ikusiko duzu, eta hainbat datu eskatuko dizkizu.

 

Argitaratu nahi dituzun datuekin bete beharko duzu formularioa. Saldu, oparitu edo trukatu nahi duzun artikuluaren irudi bat baduzu, jar ezazu .

 

Iragarki bakoitzak erreferentzia-zenbaki bat izango du errazago identifikatzeko.

 

Iragarki bat salmentaren atalean eta trukearen atalean argitaratzea nahi baduzu, bi iragarki argitaratu beharko dituzu artikulu bakar horrentzat, mota bateko transakzioa aukeratuz iragarki batean eta bestea bigarrenean. Artikulua bakarra izan arren, iragarki bakoitzak bere erreferentzia zenbakia izango du.

 

Iragarkia ez da berehala argitaratzen. Hori egin baino lehen Udalaren teknikariek aztertu eta itzultzen dugu. Hala ere, goian diogun bezala, beranduenera ere astebetera argitaratuko da iragarkia sarean.


4.- Nola kentzen dut iragarki bat?

Erabiltzaile erregistratuek soilik kendu ahal izango dituzte iragarkiak, eta iragarki bat argitaratu zuenak bakarrik kendu ahal izango du.


Hasteko, erabiltzaile erregistratu gisa identifikatu behar duzu webean. "Erregistratutako erabiltzaile gisa sartu" aukeraren gainean klik egin ezazu, eta erabiltzaile-izena eta erabiltzaile-gakoa sar itzazu.


Ondoren, kendu nahi duzun iragarkia ageri den orrira joan zaitez, eta argazkiaren azpian aurkituko duzun "iragarkia kendu" estekaren gainean klik egin ezazu. Orriak eskatuko dizu egiaztatzeko iragarkia kendu nahi duzula. Orrian erabiltzaile erregistratu gisa sartu ez bazara, ez duzu esteka hori ikusiko.

5.- Noiz desagertzen da iragarki bat on-line merkatutik?

Iragarkiak bi arrazoiengatik ezabatzen dira:

 

1.- Iragarkia jarri zuenak berak kentzen du.

2.- Iragarkia argitaratu eta 4 hilabetera, merkatuko kudeatzaileek (Udaleko teknikariek) automatikoki kentzen dute.

6.- Nola jarri harremanetan iragarki jakin baten iragarlearekin?

Iragarki baten orriaren beheko aldean "iragarleari mezu bat bidali" jartzen duen esteka bat dago. Esteka horri klik egiten badiozu, orri bat irekiko da. Datuak bete ostean, bidaltzeko botoia saka ezazu.


7.- Kategoria bat aukeratzeko irizpideak

 

Kategoria bakoitzean sar daitezkeen artikuluetako batzuk dira hauek:

  • Artea eta Bildumak: koadroak, eskulturak, brokantea, bildumak egiteko edozein motako artikuluak; besteak beste, seiluak, txanponak, postalak, iruditxoak...
  • Kirolak: Kirol-ekipamendua, jantzi espezializatuak barne; besteak beste, neoprenoak, futboleko oinetakoak, mendirako materialak eta osagarriak: bastoiak, polainak, motxilak, jantzi bereziak, eskiak, snowak, makilak, botak eta mota guztietako ekipamendu espezializatua.
  • Elektronika eta informatika: bideo-irakurgailuak, musika erreproduzitzeko aparatuak, telebistak, irratiak, autoko irratiak, ordenagailuak, ordenagailuen pantailak, ordenagailuen osagaiak, inprimagailuak, CD grabagarriak, bideo-kontsolak, bideo-kontsolarako jokoak...
  • Jostailuak, jokoak...: mota guztietako jolas eta jostailuak, mahai-jokoak...egoera onean.
  • Altzariak eta osagarriak: Altzariak, apaingarriak( pitxerrak, figurak...) etxe-tresneria (baxera, mahai-tresnak...)
  • Arropa eta osagarriak : arropa, oinetakoak, kapelak...
  • Argazkilaritza: Argazki-kamerak, argazkilaritza-osagarriak (objektiboak, memoriak, flashak, tripodeak...)
  • Postalak, kartelak: Mota guztiko postal eta kartelak, bai gaur egunekoak bai aintzinakoak.
  • Musika, zinema, DVDa...: Musika-diskoak, -zintak edo CDak, zinemarekin lotura duen material oro (DVD, bideo CDan, Super 8an, bideo-zintan).
  • Liburuak, Aldizkariak, Komikiak: Mota guztiko liburuak (eleberriak, testu-liburuak, hiztegiak, bidai-gidak, komikiak, ipuinak, aldizkariak... )
  • Haurtxo-tresnak: Mota guztiko objektu eta tresnak, hala nola: sehaskak, aulkiak, interkomunikatzaileak, baita haurtxoen arropa ere.
  • Beste kategoria batzuk: iragarlearen ustez bere artikulua bat ez badator aukera daitezkeen kategoriekin.

Amurrioko udalak badu eskubidea iragarki bat kategoriaz aldatzeko.


9.- Nola egiaztatzen ditu nire erabiltzaile-datuak eta nola jakin zer iragarki ditudan kalean?

Lehen-lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzailea zarela adierazi behar duzu. Ondoren, egin klik "nire datuak"aukeran.



10.- Nola eska dezaket nire iragarkiei ematen zaizkien erantzunak, nire telefono mugikorrera ere iristea?

Lehen lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzailea zarela adierazi behar duzu. Klikatu "Erregistratutako erabiltzaile gisa sartu" eta idatzi zure erabiltzaile-izena eta pasahitza.


Ondoren, sartu "Alta egin" edo "Nire Datuak" orrietan eta aukeratu "Telefono Mugikorra" atalaren azpian aurkituko duzun laukitxo egokia.



11.- Nola eska dezaket alertak bidaltzeko?

Erregistratutako erabiltzaileek soilik eska dezakete e-mail postontzira eta mugikorrera alertak bidaltzeko.


Lehen-lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzailea zarela adierazi behar duzu. Egin klik "nire alertak" aukeran, ezkerraldeko menuan. Goian dauzkazu e-mail postontzian eta mugikorrean alertak jasotzeko laukitxoak. Aktibatu laukitxo bat edo biak, zuk nahi duzunaren arabera. Irakurri orriaren beraren argibideak, e-mailean zer motatako alertak jaso nahi dituzun nola adierazi jakiteko.


e-mail postontziko alertei dagokionez, gehien zer kategoria eta transakzio mota interesatzen zaizkizun adierazi ahal izango diguzu.


Horrez gain, zenbait aukera ditzakezu, haiekin lotutako iragarkiei buruzko alertak jasotzeko. Zerbitzuak, bidalitako alertak bat etorriko dira hautatutako aukeraren batekin. Hau da, kirolak - bildumazaletasuna - salmenta - trukea laukitxoak aktibatzen ditudala, eta "liburua" hitza sartzen. Hori horrela izanik, alerta hauetakoren bat jasoko dut, adibidez:


1- Kirol-poltsa bat trukatzeko kaleratutako iragarki berri bati buruzko alerta.

2- Nobela beltzeko liburu bat saltzeko kaleratutako iragarki berri bati buruzko alerta.


SMS bidezko mugikorreko alertei dagokienez, aukera gutxiago daude, helburu: batekin jaso nahi den alerta-mota ahalik eta gehien zehaztea. Hala, ez da erabiltzailearen mugikorra betetzen. Kasu horretan, zenbait hitz idatzi beharko dituzu "hitz gakoak" hutsunean, eta hitz horiekin lotutako SMS alertak jasoko dituzu, hautatutako transakzio-kategoriak eta - mota kontuan izan gabe.


Azkenik, gure alerta-zerbitzuak badu erabiltzaileari interesa dakiokeenaz informatzeko sistema osagarri bat. Alertak bidaltzean, sistemak kontuan hartzen ditu erabiltzailearen "datuak". Horrenbestez, erabiltzaile batek "ume-kotxea saltzen dut" erako iragarkia kaleratu badu, eta beste batek "ume-kotxe bat nahi dut" erakoa, programak alerta bat bidaliko dio ume-kotxea saltzen daukan erabiltzaileari, norbait hura erosteko prest dagoela jakinarazteko.

12.- Nola eskatzen dut iragarki berrien buletina?

Erregistratutako erabiltzaileek soilik eska dezakete iragarki berrien buletina.


Lehen-lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzailea zarela adierazi behar duzu. Egin klik "nire datuak" aukeran eta aktibatu "Iragarki berrien buletina jaso nahi dut" laukitxoa, orrialdearen behealdeko "Zerbitzu osagarriak eskatu" epigrafearen barruan.


Aukeratu, halaber, zer hizkuntzatan jaso nahi dituzun buletinak eta egin klik "datuak bidali" botoian.


Zure erabiltzaile-datuak eguneratuko dira.


gora



© 2008 Amurrioko Udala- Juan Urrutia plaza, z/g - 01470 Araba - IFK: P0100200-E - Lege informazioa